Páginas

sábado, 6 de diciembre de 2014

Gabonetako Kanta: Elur Malutak

ELUR MALUTAK KANTA

         Aste honetan Gabon kantak prestatzen hasi gara.
 Hau da asko gustatzen zaigun kanta:
ELUR MALUTAK
 Hemen duzue abestia. Ondo pasa!

klikatu entzuteko

Badatoz beltzak, badatoz zuriak
elkarrekin eskutik lotuta
badatoz umeak ametsez beteta
zaharren bihotzetan oroitzapenak

Elur malutak zerutik
izar bat dir-dir zeruan,
Belenen munduko argia
jaio da Gabon Gauean (bis)

Badatoz gaixoak, badatoz txiroak
sufritzen dutenentzat bakea eskatuz
behartsu guztiak zorionez beteak
elkarri begira maiteminduak.

 Elur malutak...

Badatoz jakintsuak, jende xumea
baserritarrak bertsotan dabiltzanak
kantari datoz musikazaleak
pailazoak dantzan barrea eraginez.

Elur malutak...

miércoles, 12 de noviembre de 2014

ARA MALIKIAN


Goza ezazue musika honekin!
Zer dakigu Ara Malikian musikariari buruz? Nor da?
Zure informazioa eta iritzia utzi ahal didazu Komentarioan.

miércoles, 15 de octubre de 2014

Espiralak DBH 4 Plastika

ABESTU. DBH1 MUSIKA


Eta animaliek abestu ahal dute?
Komentatu ezazue blogean edo koadernoan




AHOTS SISTEMA
Ahotsa, gizakion instrumentu naturala da. Musika tresna guztietatik aintzinekoena.
Abesten dugunean, jadanik ezagutzen duzuen arnasketa sistemak, fonazio aparatoarekin batera egiten du lan. Arnasketa sistema eta fonazio aparatoa oso lotuta daude beraz.
Arnasketa sistemaren funtzioa, gorputza eta inguruaren artean oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatzea da eta Fonazio aparatuarena berriz, komunikaziorako ezinbestekoak izango diren soinuak sortzea





Umeen ahotsei eta emakumeen ahotsei ahots zuriak esaten zaie. Momentuz, zuek eta ni ahots zuriak gara, baina mutil batzuri berehala hasiko zaizue ahotsa aldatzen eta jadanik gizonezkoen ahotsetako sailkapenera pasako zarete.
Erreparatu emakume, ume eta gizonen abesbatzen arteko soinuen desberdintasunari

domingo, 5 de octubre de 2014

DBH 1 MUSIKA

DBH.1 MUSIKA
  1. Dérive Dérive I (1984), para flauta, clarinete, piano, vibráfono, violín y violonchelo 
  2. Giltzadura
  3. Suaren bila  

Komenta itzazue bideoak, eman zure iritzia eta lotu musika bakoitza bere konpositorearekin:    Ligeti      Boulez       Sardé   

Espero dut zuen erantzuna blogean uztea
 Oso erreza eta dibertigarria da! Animo!!!!!!!

jueves, 15 de mayo de 2014