Jatorriz Baztangoa den dantza hau eskuekin jolastean datza, Lizarrako Hilario Olazaranek dantza jokoen taldean kokatuko lukeena.
Dantza honetan ikusten diren mugimendu berak Euskal Herriko hainbat makil dantzetan agertzen dira, esku dantzaren kasuan esku hutsak erabiltzen diren ezberdintasun bakarrarekin. Dantzan zehar burutzen den jokoa erritmoa bizkortzen doan heinean dantza ondo burutzea gero eta zailagoa dela da. Azkenik baten batek gaizki egingo du.
Primeran pasatzeko aprobetxatu duzue? Espero dut baietz. Hemen gaude berriro elkarrekin ikasteko eta ondo pasatzeko plastika eta musikarekin. Aurten jarraituko dugu gure blogarekin jo ta ke; jolasak, entzunaldiak, bideoak eta zuek egindako proposamenak hemen azaltzen saiatuko gara.
Euskeraren nazioarteko eguna hurbiltzen zaigu (abenduaren 5ean ospatuko dugu ikastetxean) eta urtero bezala "Behin betiko" abestia abestu beharko dugu jolastokian. Hemen daukazue praktikatzen joateko:
Ahotsa, gizakion instrumentu naturala da. Musika tresna guztietatik aintzinekoena.
Abesten dugunean, jadanik ezagutzen duzuen arnasketa sistemak,fonazio aparatoarekin bateraegiten du lan. Arnasketa sistema eta fonazio aparatoa oso lotuta daude beraz.
Arnasketa sistemaren funtzioa, gorputza eta inguruaren artean oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatzea da eta Fonazio aparatuarena berriz, komunikaziorako ezinbestekoak izango diren soinuak sortzea
Umeen ahotsei eta emakumeen ahotsei ahots zuriak esaten zaie. Momentuz, zuek eta ni ahots zuriak gara, baina mutil batzuri berehala hasiko zaizue ahotsa aldatzen eta jadanik gizonezkoen ahotsetako sailkapenera pasako zarete.
Erreparatu emakume, ume eta gizonen abesbatzen arteko soinuen desberdintasunari