
martes, 29 de enero de 2013
miércoles, 19 de diciembre de 2012
lunes, 17 de diciembre de 2012
lunes, 10 de diciembre de 2012
ELUR MALUTAK KANTA
ELUR MALUTAK KANTA
Aste honetan Gabon kantak prestatzen hasi gara.
Hau da asko gustatzen zaigun kanta:
ELUR MALUTAK
Hemen duzue abestia. Ondo pasa!
klikatu entzutekoBadatoz beltzak, badatoz zuriak
elkarrekin eskutik lotuta
badatoz umeak ametsez beteta
zaharren bihotzetan oroitzapenak
Elur malutak zerutik
izar bat dir-dir zeruan,
Belenen munduko argia
jaio da Gabon Gauean (bis)
Badatoz gaixoak, badatoz txiroak
sufritzen dutenentzat bakea eskatuz
behartsu guztiak zorionez beteak
elkarri begira maiteminduak.
Elur malutak...
Badatoz jakintsuak, jende xumea
baserritarrak bertsotan dabiltzanak
kantari datoz musikazaleak
pailazoak dantzan barrea eraginez.
Elur malutak...
martes, 27 de noviembre de 2012
Puntillismoa DBH-2
Zer dakizu puntillismoari buruz? Signac, Seurat, Pizarro...
Aztertu horretaz!
Eta egin ariketa I : Emandako iruditik abiatuta, eman iezaiozu bolumena puntuak erabiliz. (errotulagailuak)
Ikus hizkuntzako elementuak 2 from maika
lunes, 26 de noviembre de 2012
BEHIN BETIKO
Euskeraren nazioarteko eguna hurbiltzen zaigu (abenduaren 5ean ospatuko dugu ikastetxean) eta urtero bezala "Behin betiko" abestia abestu beharko dugu jolastokian. Hemen daukazue praktikatzen joateko:
Behin betiko
Behin betiko behin betiko
sinple bezain tinko
ez dugu etsiko.
Behin betiko behin betiko
sinple bezain tinko
Euskaraz eta kitto!Etxean eta kalean
berdin berdin jolasean,
eskolan, lanean,
tristuran eta pozean
Dakitenek erabiliz
ez dakitenek ikasiz.
Herri bat osaturik
euskaraz nahi dugu bizi
Hasi etxetik eta kalera
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berri bat:
euskaraz Euskal Herrian (bis)
miércoles, 21 de noviembre de 2012
viernes, 9 de noviembre de 2012
koloretako dimentsioak
Leuna, pastel edo argi kolorea esatea gauza bera da? Zergatik?
Azaldu zure iritzia
lunes, 5 de noviembre de 2012
AHOTSA ETA KANTUA
Eta animaliek abestu ahal dute?
Komentatu ezazue blogean edo koadernoan
AHOTS SISTEMA
Ahotsa, gizakion instrumentu naturala da. Musika tresna guztietatik aintzinekoena.
Abesten dugunean, jadanik ezagutzen duzuen arnasketa sistemak, fonazio aparatoarekin batera egiten du lan. Arnasketa sistema eta fonazio aparatoa oso lotuta daude beraz.
Arnasketa sistemaren funtzioa, gorputza eta inguruaren artean oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatzea da eta Fonazio aparatuarena berriz, komunikaziorako ezinbestekoak izango diren soinuak sortzea

Umeen ahotsei eta emakumeen ahotsei ahots zuriak esaten zaie. Momentuz, zuek eta ni ahots zuriak gara, baina mutil batzuri berehala hasiko zaizue ahotsa aldatzen eta jadanik gizonezkoen ahotsetako sailkapenera pasako zarete.
Erreparatu emakume, ume eta gizonen abesbatzen arteko soinuen desberdintasunari
miércoles, 17 de octubre de 2012
B.O.S BILBOKO METROAN
Lehenengo aldiz Bilboko Orkestra Sinfonikoak Bilboko metroan!! Maurice Ravel konpositorearen "BOLEROA" izan zen interpretatu zuten obra. Txirula, fagota, perkusioa, biola, biolina, bilontxeloa eta kontrabaxua hurbil hurbiletik ikusteko eta entzuteko aukera izan zuen momentu horretan bidaiatzen zuen jendeak.
Ikusi, ikusi!!!
martes, 2 de octubre de 2012
Nor da?
DBH.1 MUSIKA
- Dérive Dérive I (1984), para flauta, clarinete, piano, vibráfono, violín y violonchelo
- Giltzadura
- Suaren bila
Komenta itzazue bideoak, eman zure iritzia eta lotu musika bakoitza bere konpositorearekin: Ligeti Boulez Sardé
Espero dut zuen erantzuna blogean uztea
Oso erreza eta dibertigarria da! Animo!!!!!!!
Espero dut zuen erantzuna blogean uztea
Oso erreza eta dibertigarria da! Animo!!!!!!!
lunes, 1 de octubre de 2012
LEHEN HEZKUNTZA DBH 1
Musika instrumentuak
Oso dibertigarria da jolasteko eta musikari buruzko gauzak ikasteko. Sartu!!!
miércoles, 26 de septiembre de 2012
lunes, 17 de septiembre de 2012
DBH 3 HERRI MUSIKA
HERRI MUSIKA
1go gaia
1
Zer da herri musika?
2
Nolakoa da? Komenta itzazu ezaugarri naguziak
3
Zertarako balio du?
4
Zeren bitartez zabaldu zen?
5
Erroman antzinako herri musika nolakoa zen?
6
Nola hedatu zen XIX. Mendean? Eta geroago, zeri esker?
Aztertu gure protagonistariburuz: Kopla
Hemen blogean 1go gaiako galderak batzuk daude DBHko 3. ikasleentzat. Oso errezak dira. Animo!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)










