Euskeraren nazioarteko eguna hurbiltzen zaigu (abenduaren 5ean ospatuko dugu ikastetxean) eta urtero bezala "Behin betiko" abestia abestu beharko dugu jolastokian. Hemen daukazue praktikatzen joateko:
Ahotsa, gizakion instrumentu naturala da. Musika tresna guztietatik aintzinekoena.
Abesten dugunean, jadanik ezagutzen duzuen arnasketa sistemak,fonazio aparatoarekin bateraegiten du lan. Arnasketa sistema eta fonazio aparatoa oso lotuta daude beraz.
Arnasketa sistemaren funtzioa, gorputza eta inguruaren artean oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatzea da eta Fonazio aparatuarena berriz, komunikaziorako ezinbestekoak izango diren soinuak sortzea
Umeen ahotsei eta emakumeen ahotsei ahots zuriak esaten zaie. Momentuz, zuek eta ni ahots zuriak gara, baina mutil batzuri berehala hasiko zaizue ahotsa aldatzen eta jadanik gizonezkoen ahotsetako sailkapenera pasako zarete.
Erreparatu emakume, ume eta gizonen abesbatzen arteko soinuen desberdintasunari
miércoles, 17 de octubre de 2012
B.O.S BILBOKO METROAN
Lehenengo aldiz Bilboko Orkestra Sinfonikoak Bilboko metroan!! Maurice Ravel konpositorearen "BOLEROA" izan zen interpretatu zuten obra. Txirula, fagota, perkusioa, biola, biolina, bilontxeloa eta kontrabaxua hurbil hurbiletik ikusteko eta entzuteko aukera izan zuen momentu horretan bidaiatzen zuen jendeak.
Komenta itzazue bideoak, eman zure iritzia eta lotu musika bakoitza bere konpositorearekin: Ligeti Boulez Sardé Espero dut zuen erantzuna blogean uztea Oso erreza eta dibertigarria da! Animo!!!!!!!